Gaur, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarte Eguna ospatzen da, eta ikasleak ere egun honetarako prestatu dira gelan gai hau landuz. Batxilergoan eraikina apaindu dute eurentzako esanguratsuak diren emakumeak esandako esaldiekin, filosofiako ikasgaiaren parte bezala.

Bestaldetik, beste mailetan ere gaia landu dute, adibidez, historiako emakume garrantzitsuen inguruan informazioa bilatuz: Cleopatra, Coco Chanel, Frida Kalho… Informazio bilatu behar izan dute euren biografien inguruan, horma-irudietan erakusteko.
Bazkideen Atalean Lehen Hezkuntzako 1. Zikloan egindako ekintzaren argazkiak aurkituko dituzue.
