DBH 4. maila eta Batxilergoko ikasleak, ikasle ohien laguntzarekin batera, beste urte batez Nebrija Versus unibertsitate aurreko eztabaida txapelketan parte hartu dute, eta oraingoan hirugarren eta laugarren postuak lortu dituzte. Azken edizio honetan, pasadan martxoaren 15 eta 16an ospatu zena Madrileko unibertsitatean, gaur egungo emaitza elektoraletan sare sozialak zein erabakigarriak izan ahal diren eztabaidatu dute.

Oro har, estatu mailako hogeita hamar ikastetxek parte hartu dute pasadan asteburuko txapelketan, zeinetan ikastetxeko talde batek final-laurdenera ailegatzea lortu zuen, eta bestea finalerdira heldu zen hirugarren postuarekin altxatuz.
Madrileko txapelketa baino lehen, ikastetxean barne liga bat egin zen irabazleen izenak ezagutzeko. Era honetan, debate eta komunikazio teknikak sustatzen dir


