Dakizuen bezala, hiruhilabetekotik behin gure ikasleak aho zabalik ustea gustatzen zaigu menu berezi batekin. A zer nolako emozio aurpegia jartzen duten bazkaria zerbitzatzen dugunean!

Menu ezberdina bilatzen lanean ibili ondoren, lehenengo plater moduan “farfalle” tomatearekin izan genuen eta postrerako denek hain gustuko eta ospetsua den txokolatezko bonba jarri genuen. Ezberdintasuna beste aldi batzuekin konparatuta, bigarren platerean dago. Orain arte pizza, hot dog, hamburguesa… izan dugu. Asmatu dezakezue zer izan den oraingoan? OILASKO FAJITA goxo batzuk! Kontuan hartuta menu hau une zehatz batzuetan jartzen dugula, gure helburua lehen plateretik azkenera ikasle guztiak gozatzea da.  

Gainera, gogorarazi nahi dizuegu familiei, udan berriztatu dugun sukaldea eta jantokia ikusteko aukera duzuela. Horretarako, etorri baino egun batzuk arinago abisatu behar duzue, zerbitzu honen arduraduna zuen zain egon dadin. Era berean, animatzen zaituztegu zuen iradokizunak bidaltzera, hobetzen jarraitzeko.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777