Maiatzako hilabete honetan, ikasle truke programa martxan jarri dugu alde batetik Finlandiako ikasleen bisitarekin, eta bestetik DBH 3. mailako ikasleek Suediara (Kirunara) egin duten bidaiagatik.

Bertan LKBA mina, Jukkasjarvi izotz hotela ezagutu, Kiruna hiriaz gozatzeko aukera… izan dute. Ordea hemen egon diren ikasleek, gure inguruko toki esanguratsuenak ezagutu ahal izan dituzte. Hala nola, La Arboleda, zubi esekia, Guggenheim museoa edota San Juan de Gaztelugatx

Bi esperientzia hauen argazkiak ikusi nahi badituzue, web orrialdeko Bazkideen Atalean bilduma bat utzi dizuegu.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777