Asteburu honetan Libanok 46 estatu ezberdinetako 500 ikasle jaso ditu lehen aldiz FLL Open International Lebanon nazioarteko robotika txapelketa ospatzeko. Bertan 1. Batxilergoko, WSTA taldeko neskek parte hartu dute eta talde lanean hirugarren saria lortu dute!

Ostegunean, ekainaren 13an, taldeek Beiruten lur hartu zuten eta hortik aurrera hurrengo egunak aurkezpenak prestatzen pasatu zituzten. Larunbata eta igandea lan eta roboten aurkezpenak egin zituzten eta sari banaketa egin zen.

Gaur taldea etxera dator, lan paregabea egin ondoren sarituak izan diren hiru txapelketetan: 1. Saria Euskadiko FLLan, 1. Saria Ikerkuntzaria Estatu mailan ospatu zen FLLan eta, azkenik, 3. Saria Talde Lanari Libanoko Open International-ean. Zorionak!

fll libano elregatofll libano elregato

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777