IRAES taldea, DBH 3. mailako ikasleek osatzen dutena, irailetik egon da gaur egungo ingurugiroari buruzko egoeraren gainean la egiten. Talde hau martxan jartzeko, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikaskideei taldearen partaideak aurkeztu zieten eta euren lana: birziklapenaren garrantzia.
Hortik gaur egun arte, honako gai hauek jorratu dituzte: aldaketa klimatikoaren ondorioak eta horien aurkako mobilizazioak eta egin ahal ditugun ekintzak, gure ikastetxeko ekintza solidarioak eta COP25eko (Nazio Batuen Gailurra) akordioen azterketa.
Oraindik lana geratzen zaie, baina gogo handia dute gure ikastetxeko zirrara ekologista sustatzeko!
