Larunbatean, urtarrilaren 11n, Elkarrekin ikasi tailerra ospatu genuen Haur Hezkuntzako Lehen Zikloarentzatzuzenduta zegoena. Tailerra honen helburua gure hezkuntza elkartean parte hartzen dugunen arteko, familia eta ikastetxearen arteko, harremana sendotzea da.
Ekintzaren lehen partean, Amaia Saez-ek, ikastetxeko kontsultariak, etapa honetan sor daitezkeen gatazkei zelan aurre egiteko estrategia ezberdinak eman zizkien. Bigarren partean, 2 urteko tutoreek psikomotrizitateko saio praktiko bat egin zuten umeen eta familien partaidetzarekin.
Psikomotrizitateko saioek gure programazioaren barruan daude eta astero behin egiten ditugu: adin honetan funtsezkoak dira umeen garapen orokorra barne hartzen dutelako.
Eta amaitzeko, familiek lunch batez gozatzeko aukera izan zuten. Argazki guztiak Bazkideen Atalean aurkituko dituzue.
