Dagoeneko ailegatu dira Gabonetako oporrak, eta hauekin batera azken aste honetan izan ditugun ospakizunak, irteerak, Olentzeroren bisita haur hezkuntzako geletara…

Gainera, garai honetan egiten den bezala, laster utziko dugun 2019aren inguruko balantze txiki bat egiten dugu. Besteak beste, 3 urteko espazio berrietan egindako lana, ikasleek sukalde berrira egin dituzten bisitak, 4 eta 5 urteko gelen inaugurazioa eta umeen lilura aurpegiak hauek ikustean, estali berri den haur hezkuntzako patiokojokoak, WSTA taldeak jaso dituen hainbat sari, StartInnova ekintzailetzako lehen saria

Oro har, emozioz beteriko urte bat izan dugu, posiblea izan dena kooperatiba honetako pertsona guztiei esker: ikasle, familia eta langile.

Hemendik Gabon zoriontsuak opa nahi dizkizuegu. Berriro ikusiko dugu elkar urtarrilaren 7an, baina ordura arte, gozatu!

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777