Gaur goiz berezia izan da gizarte zientzien arloko 2. Batxilergoko ikasleentzat, Barakaldoko alkatesa, Amaia del Campo, El Correoko bi ordezkariekin, ikastetxera etorri delako StartInnova ekintzailetza programarako prestatu dituzten proiektuak ezagutzera.
Iaz txapelketa honen irabazle atera zen gure ikastetxeko talde bat, eta berriro ere parte hartuko dugu El Correok sustatzen duen proiektu honetan, UPV/EHU eta Teknika, LHri aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko zentroaren partaidetza duena.

Honen helburua, Batxilergoko edota prestakuntza profesionaleko ikasketak egiten duten ikasleak laguntzea da, jokabide ekintzailea sustatzeko. Era berean, enpresaren, gizartearen ala bestelako alor baten inguruko ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezkoak diren metodologiei eta tresnei buruz trebakuntza ematen die ikasleei.
