Joan den larunbatean, martxoaren 2an, First Lego League hezkuntza-robotikako lehiaketa egin zen, eta Astroteam El Regato taldeak, Batxilergoko 1. mailako zazpi ikaslek osatua, Robotaren Diseinu Onenaren 2. Saria lortu zuen!
Challenge kategorian lehiatzen ziren Batxilergoko 2. mailako ikasleez gain, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ere parte hartu zuten Explore kategorian, eta joan den astean familiei aurkeztu zizkieten proiektuak azaldu zituzten.
Raquel Gómez, Alejandra Bilbao, Izaro Orrantia, Markel Laso eta Nekane Bascones Batxilergoko 2. mailako ikasleek irabazi dute StartInnova ekintzailetza-programaren 4. saria! Atzo jakinarazi ziren irabazleen izenak Euskalduna Jauregian egin zen zeremonia batean.
Larunbat honetan, martxoaren 2an, First Lego League hezkuntza-robotikako lehiaketa egingo da. Bertan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gure ikasleek parte hartuko dute. Lehenengoak Explore kategorian eta bigarrenak Challenge kategorian.
Eta motorrak berotzen hasteko, joan den astean Batxilergoko ikasleek mikro FLL bat egin zuten beren proiektuak aurkezteko, eta atzo Lehen Hezkuntzako ikasleei egokitu zitzaien txanda, beren lanak familien aurrean erakutsi baitzituzten, maketak egiten bi hilabete eman ondoren.
STARTinnova programan parte hartzen duten 2. Batxilergoko talde batek, hautatuak izan diren bost finalisten artean geratzea lortu du, estatu mailako beste 150 talde parte hartzaileen artean.
Ikasleak ikasturte hasieratik ari dira proiektu honetan lanean, eta duela aste batzuk alkatetzako hainbat ordezkariri aurkeztu zizkieten, eta gure ikastetxera joan ziren ekimen horiek bertatik bertara ezagutzera.
20-en artean 65. orrialdea