Martxoaren 2 eta 3an, DBH 2. mailako ikasleak Egin eta Ekin programaren barne dauden proiektuei amaiera eman diete. Ekimen hau, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duena, esperientzia praktiko bat da, gure ikasleak lan mundura prestatzen diena eta talde laneko metodologiak martxan jartzen ahalbidetzen gaituena.
Pasadan otsailean, Osasun-Zientzietako 1. Batxilergoko ikasleak benetako polizia zientifiko bihurtu ziren Forensi Science proiektuaren bidez. Azaroan, ikasle talde honek Ertzaintzako laborategi zientifikoa bisitatu zuen. Bertan, kasu bakoitzetik lortzen diren ebidentziak zelan landu behar dituzten ikasi zuten.
DBH 3. maila eta 1. Batxilergoko ikasleek aukera izan dute sexologiaren inguruko tailerra batzuetan parte hartzeko aukera izan dute emozio eta sexu hezkuntzako monitore batzuen eskutik.
Super-heroiak, printzesak, indioak, erdi aroko pertsonaiak, animaliak… El Regato Ikastetxean sartu dira gaur Inauteriakospatzeko! Gainera, egun ezberdina denez, ekintza bereziak antolatu ditugu. Hala nola, dantza ekitaldia, gynkana bat, futbol partidua, jaiak, jolasak… Denak primeran pasatu dugu!
64-en artean 65. orrialdea