Menu
  • Slide
  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Cookie Politika

Onartu
Asteazkena, 18 Martxoa 2020 10:56

3. postua bideogintza mailan Euskadiko II. Filosofia Olinpiadetan!

3. postua bideogintza mailan Euskadiko II. Filosofia Olinpiadetan!

Aurten 1. eta 2. Batxilergoko ikasleak Euskadiko II. Filosofia Olinpiadetan parte hartu dute, “Mitoaren boterea”-ren inguruan hausnartu behar izan dutena. Hitzaldi, argazki eta bideo mailan parte hartu dute ikasle zein ikasle taldearen arabera.

Pasadan martxoaren 13an, epaimahaiak finalista eta irabazleen izenak ezagutzera eman zituen, eta Irati Solegura, Lucía Alonso eta Yara Murias osatzen duten taldea bideogintza mailan 3. postuaren irabazle geratu ziren! 

Era berean, beste bi taldek, bata Alba Ortega eta Aitziber Luis, eta bestea Imanol Perez eta Aimar Garciak osatzen dutena, 4. eta 5. postua lortu zuten maila berdinean. Hirugarren postuan geratu direnak diploma, trofeo eta liburu sorta bat irabazi dute.

Hemendik zorionak eman nahi dizkizuegu egin duzuen lan onagatik!

Logo Q