Menu
  • Slide
  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  •  

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula. Cookie Politika

Onartu
Osteguna, 04 Urria 2018 16:07

Hamaiketakoa zelan izan daiteke osasungarria eta aldi berean ingurumen-inpaktua murrizten laguntzea?

Hamaiketakoa zelan izan daiteke osasungarria eta aldi berean ingurumen-inpaktua murrizten laguntzea?

El Regato Ikastetxetik Lehen Hezkuntzan ekimen erraz bat aurrera eramaten dugu elikadura osasuntsua eta inguruarekiko zaintza arduratsua sustatzeko: tupperraren erabilera ikasleek patio orduan jaten duten elikagaiak eramateko.

Hamaiketakoan sortzen dira ontzi gehienak, aluminioko papera erabiltzen da eta produktu industrialak kontsumitzen dira, besteak beste. Horregatik, duela urte batzuk ekintza honetan lanean ari gara ingurumen-inpaktua murriztu eta fruta bezalako beste elikagaiak sustatzeko asmoarekin. Ontzi hauetan erraz eramaten baitira.

Baina zelan antolatzen dugu? Gela bakoitzak otzara bana du ikasleek egunero euren tupperrak sar ditzaten. Eta eurek dira patiotik gelara eta gelatik patiora eramateaz arduratzen direnak. Era honetan, jasangarritasuna eta elikadura lantzeaz gain, pertsona arduratsuak izatera laguntzen diegu.

Logo Q