Menu
  • Slide
  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  •  

Asteazkena, 18 Uztaila 2018 13:13

Zer dakizu laranjei buruz?

Zer dakizu laranjei buruz?

Aurten ere, iaz egin genuen bezala, laranja sasoiari amaiera on bat emateko, gure ikasleekin laranjei buruzko tailerra antolatu genuen maiatzean zehar. Honetan, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek parte hartu zuten (egunean kurtso erdi). Bertan laranjari buruzko hainbat kontzeptu ikasi zituzten: laranjaren jatorri eta sasoia, bere hazkuntza eta heltze prozesua, edota dituen propietate ezberdinak.

Normala denez, adinaren arabera irakasteko modua egokitu genuen. Horrela, txikienek  “giza laranjatxo” bat ere izan zuten eta  antzerki erako azalpenez baliatuz, laranjaren inguruko hainbat datu barneratu ahal izan zituzten. Nagusiagoekin berriz, argazki eta bideoak zituen aurkezpen batez baliatu ginen azalpen zehatzagoak emateko. Ondoren, makina industrial baten laguntzaz laranja zuku goxoa egin eta ikasleekin topa egin genuen.

taller naranja elregato

Egunero argi utzi dugu fruta honen onurak askoz handiagoak direla laranja osoan jatean, baina hau jantokian maiz hartzen dutenez, beste bira bat eman nahi izan diogu eta eurekin zukua egitea dibertigarria izango zela pentsatu genuen. Gehien bat txikienenekin, kuriositate handiz jarri baitzioten. Guztiek pila bat gozatu zuten tailer honetaz, eta askok, errepikatu egin zuten ere. Ea ze fruta aukeratzen dugun hurrengo tailerrerako!

Logo Q