Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Asteartea, 06 Martxoa 2018 15:54

Zelan ezartzen dugu KIVA eskola-jazarpenaren kontrako prebentziorako programa?

Zelan ezartzen dugu KIVA eskola-jazarpenaren kontrako prebentziorako programa?

Ikasturte honetan eskola-jazarpenaren kontrako prebentziorako KIVA programa martxan jarri dugu Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBH 4. maila arte. Proiektu hau Turkuko (Finlandiako) Unibertsitateak garatua izan da eta zientzia ikerketa zorrotzek bere efikazia bermatzen dute. Hori dela eta, erabaki dugu aurrera eramatea gure hezkuntza proiektu eta bost eremuetan (gorputza, adimena, soziala, emozionala eta nortasuna) lantzen dugunaren gehigarri bezala.

Baina, zertan datza? Programa honen bidez, hilean behin gelan lantzen dutena, ikasleei jazarpen egoera ezberdinak azaltzen zaizkie, rol ezberdinen: erasotzaile, erasoa jasotzen duena, beste kideen… paperaz hausnarketa bat egiten dezaten.

Adibidez, aulkien bidez antzeztea jazarpen egoera ezberdinak erasotzaileari laguntzen dioten kideen papera garrantzitsua gailenduz. Hauek baitira erasotzailea era horretan jokatzera adore ematen dietenak. Ondorengo argazkian ikus dezakezue adibide bat.

programa kiva elregato

 

 

 

 

programa kiva elregato

 

 

 

 

Honekin bilatzen dugu eskola jazarpena saihestea, efektu negatiboak minimizatzea eta, oro har, ikasleen bizikidetasuna hobetzea.

Logo Q