Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Asteazkena, 21 Otsaila 2018 14:16

Nik gaur ere fruta nahi dut!

Nik gaur ere fruta nahi dut!

Fruta umeei txikiak direnean ematen zaien lehenengo elikagai solidoa da. Eta bere eguneroko kontsumoa beharrezkoa izaten zaie euren hazkuntzarako, frutak propietate hazkurritsu asko dituelako, hala nola, bitaminak (C, A eta B), mineralak, zuntza… Dagokizuen bezala, gure asteko postreetan bi aldiz jartzen dugu fruta freskoa dugu  eta bitan esnekiak. Baina aurten aurrera pauso txiki bat eman dugu gure ikasleei egunero fruta jan dezaten aukera eskainiz.

Horretarako, normalean postrea banatzen den tokian, frutaz gainezka dauden ontzi batzuk jarri ditugu. Orain ikaslea da egun horretan jogurta beharrean fruta nahiago duen erabakitzen duena, edota menuan eskainitako fruta beharrean, beste bat nahi duen.

Honek ze abantaila ditu?

  • Ez dago aitzakiarik: “fruta hau ez dut gogoko ”… baditugu aukerak!
  • Fruta jatearen ohitura sustatzen dugu, jangelan normaltasuna emanez.
  • Ikasleak egunero fruta aukeratzen ikustearen satisfazioa.
Logo Q