Menu
  • Slide
  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  •  

Ostirala, 09 Otsaila 2018 15:48

First Lego League

First Lego League

Larunbatean, otsailaren 10ean, hotza eta elurrari aurre eginez, Jr. FLL (Lehen Hezkuntzako 4. maila) eta FLL (DBH eta Batxilergoa) taldeek, urtero bezala, First Lego League txapelketan parte hartuko dute, aurten Gasteizko Europa Jauregian, 9:00etatik 18:00etara ospatuko dena.

Aurtengo gaia ura da: HYDRO DINAMICS. Parte hartuko duten ikasleek gizakia urarekin egiten duen erabilerarekin, edota gehiegizko erabilerarekin, harremana duen problema bat identifikatu behar dute, eta berritzailea den konponbide bat bilatu. Bestaldetik, nagusiek programatu eta diseinatu duten robota, gehieneko puntuazioa lortu beharko dute bi minutu eta erdian.  

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei dagokienez, maketa batzuk diseinatu behar izan dituzte, motorra duten piezak izan behar dutena, eta epailearen aurrean ingelesez defendatuko dute. Gainera, euren lanen erakusketa bat egin dute gela urdinean, eta euren familiak ikusten hurbildu dira.

Lanean eta ikasten hilabeteak pasatu ondoren, larunbatean parte hartzen duten Euskadiko beste ikastetxeekin gozatu eta ospatzen saiatuko dira. 

Logo Q