Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Ostirala, 02 Otsaila 2018 12:45

Dieta ogi integralarekin

Designed by FreepikDesigned by FreepikDesigned by Freepik

Pasa den ikasturte amaieratik, DBH eta Batxilergoko ikasleek ogi zuriko ontziaren ondoan, ogi integrala duen ontzi bat dute. Eta beraiek dira egunero nahi duten ogi mota aukeratzen dutenak. Guk uste genuena baino harrera hobeagoa izan du hasieratik.

Gure helburua egunero proposatzen dugun menua ahalik eta osasungarriena izatea da, horregatik produktu integralak sartzen hasi gara, ogiarekin egin dugun bezala. Gainera, aurreko hiruhilabetekoan plateretan ere sartzen hasi ginen. Dilistak, adibidez, arroz integralarekin jarri genituen.

Eguneroko dietan osoko aleak dituzten zerealak sartzea onuragarria da eta hainbat patologia saihesten laguntzen dute: diabetearen kontrol egokia izatera laguntzen du, zuntz asko dutenez kaloria handiko dietei laguntzen diona, etab. 

Logo Q