Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Asteazkena, 20 Abendua 2017 17:33

Osasun-zientzia arloko 2. Batxilergoko ikasleak konpost egiteko proiektua hasi dute

Osasun-zientzia arloko 2. Batxilergoko ikasleak konpost egiteko proiektua hasi dute

Aste honetan, Osasun-zientzia arloko Batxilergoko 2. mailako ikasleek, konpost-egiteko proiektuari hasi dute, eta astelehenero, bazkalorduan, hondakin organikoak jasotzeaz arduratuko dira. Horretarako, ikasle guztiek hondakin organikoak jantokian dagoen ontzi jakin batera bota beharko dituzte.

Proiektuaren helburua bikoitza da: alde batetik, hondakin organikoei (ogia, ahozapiak eta fruta-soberakinak) irtenbidea emango diegu eskolan bertan. Modu honetan, zabor gutxiago sortuko dugu, beste modu batera, errauskailura joango zitekeen zaborra hain zuzen ere. Bestalde, ikasle guztiak hondakinen kudeaketa egokiak duen garrantziaz jabetuko dira. Besteak beste, eskolak sortzen duenaren jakitun izango dira. Bukatzeko, sortzen dugun konposta eskolako ortuan erabiltzeko jasoko dugu.

Konpost el regatoKompost el regato

Logo Q