Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Osteguna, 14 Abendua 2017 16:37

Zelan antzematen dugu ikasleen poztasuna eguneroko menuarekiko?

Designed by FreepikDesigned by FreepikDesigned by Freepik

Jantokian zerbitzatzen dugun janariarekiko ikasleek duten poztasuna hobetzea betidanik izan da gure helburuetako bat. Horretarako, pasadan ikasturtetik, sukalde-jantokiak sistema bat jarri du martxan antzemateko zeintzuk diren ikasleen platerik gustukoenak, teknika ezberdinak erabiliz:

  • Behaketa: eguneko menua gustatu zaien edo ez jakiteko modurik onena, janari bakoitzaren ondoren platerak zelan geratu diren ikustea da. Garbi eta utzik badaude, gustatu zaielaren seinalea da. Ostera, janaria utzi badute, badakigu egun horretan zegoena ez zaiela gustatu. Gainera, beste adierazgarri batzuk daude: jatean jartzen dituzten emozio aurpegiak, errepikatzeko gogoa… bezalakoak.
  • Mahaikideen iritzia: satisfazio inkestaz gain, egunero ikasleei galdetzen zaie zerbitzatu diren plateren inguruan duten iritzia, eta euren gustukoak izan diren edo ez. Badakigu euren balorazioak gogorrenak direla, eurengatik izatekotan, egunero gauza berdina jango zutelako.
  • Gure monitoreen iritzia: gehien ezagutzen dieten pertsonak eta menua gustatu zaien edo ez esan ahal dutenak, monitoreak dira. Eurek baitira egunero jateko orduan laguntzen dietenak eta balorazio hau eman ahal dutenak.

Era honetan, eta informazio bilketa honi esker, sukalde-jantoki taldeak platera ezberdinen inguruko konparazio taulak prestatzen ari dira, zeinetan identifikatzen dituzten zeintzuk diren janari onenak eta txarrenak. Ondoren usten dizuegun imajinan lortutako ondorio batzuk azaltzen dizkizuegu.

Conclusiones cocina

Gainera, dakizuen bezala, hiru hilabete amaieran menu espeziala jartzen dugu, eta atzo izan zen eguna! Oraingoan, bigarren platerean aldaketa bat dago eta adinaren araberako ikasleen gustuen arabera aukeratuak izan dira.

Lehen platera: Arroza tomatearekin

Bigarren platera: Haur Hezkuntza: Haragi-bolak saltsarekin

                              LH 1. mailatik 4. mailara: Kroketak

                              LH 5. eta 6 mailak, DBH eta Batxilergoa: Pizza

Postrea: Pop dots (Donuts)

Espero dugu menu hau euren gustukoa izatea!

Logo Q