Menu
  • Slide
  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  • Slide

     

  •  

Asteazkena, 29 Azaroa 2017 16:22

2017-2018 ikasturteko IRAES 21 taldea

2017-2018 ikasturteko IRAES 21 taldea

Eskola Jasangarriaren agiria dugunez, ikastetxe moduan zenbait eskubide eta erantzunkizun ditugu. Horien artean, IRAES21 taldea eratu eta martxan jartzea, DBH 3, mailako ikasleek osatzen dutena. Talde honek, Yara Murias, Aner Rapado, Irati Soleguia, Mario Fernandez de Troconiz eta Andrea Sainz de Barandak osatzen dutena, ikasturtean zehar hilabetero, ingurumena eta jasangarritasunarekin harremana duten ekintzak egin beharko ditu. Ondoren, plataforma nagusia den blogean eskegi beharko dituzte. 

Ikasturte honen lehen ekintza bezala, taldekideek aurkezpen bat prestatu behar izan dute taldearen datu eta egitasmoekin, IRAES21 osatzen duten beste eskolekin saretzeko. 

Gainera, hiabete honetan, turismo jasangarria lantzen ari dira, Euskal Herriko turismo jasangarrirako zerrenda digitala osatzeko helburuarekin. Proiektu interesgarri bat da, ikasleei aukera ematen dielako haien artean antolatzeko eta egungo gizarteak dituen arazoekin harremanean jartzeko.

Zer da IRAES 21?

IRAES 21 Euskal Autonomi Erkidegoko ikastetxe jasangarrien sarea da. Hau da, Eskola Jasangarria agiria lortu duten ikastetxeen sarea. Honekin batera, jasangarritasunerako hezkuntza bultzatu, hezkuntza komunitatean parte hartu eta jasangarritasunaren balioak  (ingurumenekoak, gizartekoak, kulturalak...) sustatzen dituzte.

Logo Q