Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Ostirala, 10 Azaroa 2017 10:48

“Irakurle lagun”, irakurketa partekatuaren proiektua

“Irakurle lagun”, irakurketa partekatuaren proiektua

Lan partekatua lantzeko “Irakurle lagun” proiektua martxan jarri da Lehen Hezkuntzako 5. maila eta 5 urteko ikasleekin. Bertan, hilero eta bikoteka banatuta, ikasle nagusiak txikiari ipuin bat kontatuko dio euskaraz. Era honetan, biek hobetuko dute irakurketaren eduki desberdinen ulermena, adin ezberdinetako ikasleen arteko harremanak garatzen diren heinean.

Era honetan, lehen hezkuntzako ikasleak bere ulermen eta komunikazio maila hobetzen du irakurketa espresiboaren bidez, eta haur hezkuntzakoak irakurle on bat izatera ikasten du, ikasle nagusi bat erreferente izanik. 

Gainera, irakaslea elementu dinamizatzaile garrantzitsu bat izateaz gain, eurekin era kooperatiboan lan egiten du. Honek aukera ematen dio ikasleari, bere gaitasun pertsonalak garatzeko. 

Bazkideen Atalean ekintza honen argazki bilduma usten dizuegu. 

Logo Q