Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Ostirala, 27 Urria 2017 16:24

Sukalde-Jantoki zerbitzua

Sukalde-Jantoki zerbitzua

Atzo, osteguna urriak 26, gure sukalde-jantokiaren aurkezpeneko hitzaldia burutu zen. Bertan, sukaldeko talde osoak parte hartu zuen: sukalde burua, dietista, Ausonaleko laguntza pertsonala eta Aunar elkartearen ordezkariak, zeinekin urte honetan lankidetzan hasiko garen egiten dugun janariaren zarrastalkeria saihesteko.

Hemen, 2017-2018 ikasturte honetarako egiten ari diren hobekuntzak aurkeztu ziren. Hala nola, janaria egitea zerbitzu ordutik gertuago, janariaren kalitate organoleptikoa hobetzea ahalbidetu, beroago eta egin-berri egon dadin. Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko ikasleentzako, jantokiak ere karroarekin mahaiko zerbitzua du, ahalbidetzen duena janaria platerean jarri eta ikasleak sartu arteko denbora murriztea

Era berean, jantoki eta patioetan ikasleen zaintzaz arduratzen diren monitoreen kopurua handitu da, espazio batetik besterako igoera eta jaitsiera ilaren kontrol zorrotzagoa izatera eraman gaituena. Honek ere aukera ematen digu eman daitezen gertakarien segimendu sakon bat egitea.

Bestaldetik, eguneroko menua egiteko jarraitzen ditugun parametroak aurkeztu ziren,  oinarri teknikoen azken agirian agertzen diren Eusko Jaurlaritzako gomendioak jarraitu, Ausolaneko nutrizio politika, gaitasun produktiboa eta ikasleen satisfazioa, besteak beste. Horregatik, astean 1-2tan barazkiak jartzen dira, astean behin pasta eta lekak, eta gutxienez astean behin okela eta arraina. Era honetan, dieta osasuntsu eta orekatu batek dituen nutrizio-balioekin bat datorren menua egiten dugu. 

Sukalde Jantokia El Regato

Logo Q