Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Astelehena, 30 Urria 2017 10:00

2. Batxilergoko ikasle batzuk Bilboko Maker Faire-en parte hartzen dute

2. Batxilergoko ikasle batzuk Bilboko Maker Faire-en parte hartzen dute

Ibai Pereda, Pablo Gurrutxaga eta Javier Gutierrez, 2. Batxilergoko ikasleak, Deustoko Unibertsitatea eta Tecnaliak antolatu zuten topaketan parte hartu zuten, pasadan asteburuan ospatu den European Maker Week eta  OD&M (Open Design Manufacturing) proiektuaren barruan egin dena. Hemen, gure ikasleek euren lanak aurkezteko aukera izan zuten: eurek diseinatu eta 3D inpresora batean egindako piezekin eraikitako auto telegidatu bat eta ikasleentzako mugikorrerako aplikazio bat.

Maker Faire El Regato

Jardunaldian, “STEM hezkuntzaren etorkizuna: Maker DNA deskodifikatzen dugu” izenburupean, hainbat hezkuntza zentro, El Regato Ikastetxea barne, eta Maker komunitatearen kideen partaidetza izan zuen. Hasteko, mahai-inguru batean parte hartu zuten, Maker profilaren ezaugarri bereizgarriak eta gaitasun horiek hezkuntza maila ezberdinetan integratzeko moduen inguruan hitz egin zuten. Ondoren, partaide bakoitzak bertaratu zirenei euren proiektuak azaldu zizkieten.

Gure ikasleak oso ondo baloratuak izan ziren, eta egindako lan onagatik zoriondu zieten.  

Maker Faire El RegatoMaker Faire El Regato

Logo Q