Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Asteazkena, 25 Urria 2017 16:59

Tupperrak hamaiketakorako: elikadura osasuntsu eta jasangarri baten alde

Tupperrak hamaiketakorako: elikadura osasuntsu eta jasangarri baten alde

Ikastetxean urte batzuk daroagu jasangarria den ikastetxe baten alde lan egiten. Hori dela eta, gure ingurumen-inpaktua murrizten saiatzen gara gure harri-koskorra ekarriz. Jakin badakizuenez, Lehen Hezkuntzan hamaiketako osasuntsu eta arduratsua sustatzen dugu. Horretarako,  jolastokietan era guztietako edukiontziak ditugu, ontzi bakoitza bere tokian bukatu dezan, eta lehengaia dena, hondakin bezala erabilita izan ez dadin.

Tupperrak hamaiketakoan

Ekimen hau aurrera ateratzeko, gela bakoitzak berrerabiliko diren tupperrak gordetzeko saski bat du, egunero ontzi bat botatzea saihesten duena. Gainera, ikasleak dira otzara egunero gelatik patiora eta patiotik gelara eramateaz arduratzen direnak. Era honetan, bakoitzak bere tupperra motxilara sartzearen ardura hartzen du, gero garbitzeko eta egunero ikasturtean zehar erabili ahal izateko. Aurten, berritasun bezala, saskiak aldatu ditugu helduleku hobeak, neurri egokiagoa eta prest daudenak ikasleak arazorik gabe elikagaiak alde batetik bestera eramateko. 

Honekin, betiko hamaiketakora bueltatzea bilatzen dugu, elikagai industrialak saihestuz, hauek baitira ontzi eta hondakin gehien sortzen dituztenak. Gainera, gogorarazi nahi dugu fruta tupperretan ekar daitekeen elikagai bat dela, eta zenbait frutek tupper bereziak dituztla hauek ekartzeko eta kolpekatuak izan daitezen ekiditeko. Eta arazoa azala bada, fruta zuritu eta ebaki daiteke ikastetxera etorri baino lehen, edota, aurreko gauean egin, eta hozkailuan gorde. Nahiz eta fruta herdoildu, hauen mantenugaiak egoera onean jarraitzen dute.

Aldi berean, aluminioko papera saihesteko, bokatentzako tupper edota “zorro” berrerabilgarriak  aurkitu ahal dira. 

Logo Q