Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Asteazkena, 11 Urria 2017 16:21

Paula Santamaria eta Nelda Martinez, 2. Batxilergoko ikasleak, Vietnamen borondatezko lankide moduan bizi duten esperientzia partekatzen dute

Paula Santamaria eta Nelda Martinez, 2. Batxilergoko ikasleak, Vietnamen borondatezko lankide moduan bizi duten esperientzia partekatzen dute

Atzo, 2. Batxilergoko ikasleak, Nelda Martinez eta Paula Santamariak, DBH 3. mailako ikasleekin partekatu zuten euren esperientzia Vietnamen borondatezko lankide moduan, non, euren oporretako hiru asteetan zehar, baliabiderik gabeko umeekin irakasle lanak egin zituzten. Bidaia honen ideia, iaz ingurumenarekin erlazioa zuten ekintza batzuk egin ondoren, agertu zen. Harrezkero, bidaiatu, beste kultura batzuk ezagutu, behar dutenei laguntzeko… irrika piztu zitzaien. 

Borondatezko Lankideen Hitzaldia

Euren egonaldian, borondatezko lankide talde baten parte izan ziren, koordinatzaile baten gainbegiratzearekin. Honekin, ikastetxe batean irakasle lanak egin zituzten, ikasleei ingelesa irakatsiz, eta umezurztegi bateko umeak bisitatu zituzten. Hemen, Ayap txikiaren, 6 urteko ume baten, amabitxi bihurtu ziren.

Esperientzia honi esker, kultura aniztasuna ezagutzeaz gain, duten gauzak baloratu eta askoz gutxiagorekin zoriontsu izan ahal garela ikasi zuten. Gainera, helduagoak izatera lagundu dien ikasketa bat izan da.  

Logo Q