Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Astelehena, 25 Iraila 2017 15:46

Familia, ikasle eta ikastetxearen artean komunikazio ona egotearen garrantzia

Familia, ikasle eta ikastetxearen artean komunikazio ona egotearen garrantzia

Zelan hitz egin nerabe batekin? Zelan jardun nerabea den ikasle batekin gatazkatsua den egoera bat sortzen bada? Zer esan familiari? Era hauetako galderak dira nerabeekin lan egiten duten irakasleek erantzun behar dituztenak. Jakin badakigu aldi oso zaila dela, umeak izatetik pasatzen zarelako nagusi izaten hasteko, eta bakoitzak bere nortasuna bilatu behar duelako. Honen aurrean erantzun egoki bat, ikastetxe eta familiaren arteko elkarlana… ezinbestekoak bihurtzen dira.

Eta egoera hauen aurrean erantzuten ikasteko, DBH eta Batxilergoko tutoreak formakuntza bat jaso dute familia eta irakasleen arteko elkarlana optimizatzearen garrantziaz, Barakaldoko Udalak sustatzen duen AIZU! drogodependentziaren erakundeak eman diena.  

Tailer honetan ikasi dute zein den hezitzailea eta ikastetxearen rola, zein den familiaren rola, elkarrizketaren faktore garrantzitsuak (zer egin, zelan prestatu eta egin elkarrizketa…), zeintzuk diren ulermenari laguntzen dioten komunikazio gaitasunak, familia bakoitza erantzun bat behar duela, egoerak ezberdinak proposatu zaie hauei aurre egiteko, roll playing egin dute… Hau guztia familiaren inplikazioa eta elkarlana hobetu eta sustatzeko helburuarekin. 

Logo Q