Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Astelehena, 18 Iraila 2017 13:02

Eskola materiala partekatzearen garrantzia

Eskola materiala partekatzearen garrantzia

Eskolako lehen egunetik, estutzea beti izan da ikasle bakoitzak beharrezkoa izan duten objektua. Bertan, bakoitzak klasean era indibidualean lan egiteko beharrezkoak zituen arkatzak, borragoma, pinturak… sartzen zituen. Orduan, zer gertatuko litzateke estutzea desagertuko balitz?

Gaur egun gelak balio anitzeko espazioak bihurtzen ari dira, non ikasleek euren kideekin partekatzen duten. Hezkuntza ez da bakarrik banan-banakoa, ez dut soilik nire koaderno eta boligrafoarekin ikasten; ikasteko modua aldatzen joan da, eta kooperazioa gure eredua da

Horregatik, gure hezkuntza eredua jarraituz, aurten Lehen Hezkuntzako ikasleek ez dute estutzerik erabiliko, baizik eta gela bakoitzak guztionak izango diren kaxoi, poteak… izango dituzte, klasean lantzeko beharrezkoa duten material guztiarekin. Era honetan, talde lana sustatzen dugu eta ikasleak autonomoak izatera laguntzen diegu, guztiona izango den materialaren arduradunak bihurtuz. Horretarako, ikasle bat materiala banatu eta bildu eta dena bere lekuan egongo denaren arduraduna izango da. Ekimen honekin besteekin lan egitea dakiten pertsona arduratsuak hezitzea bilatzen dugu. 

Logo Q