Menu
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
  • Slide
Osteguna, 14 Iraila 2017 16:29

17-18 ikasturteari ongi etorria ematen diogu!

17-18 ikasturteari ongi etorria ematen diogu!

Gaur, irailaren 14a, ikastetxeko ateak ireki ditugu ikasleak jaso eta berritasunaz beteriko ikasturte berri honi harrera emateko.

aulademusica elregato

Alde batetik, hezkuntza espazio batzuk birmoldatu ditugu. Ikasturte honetako Aldizkari Informatiboan esan genizuen bezala, irakaslearen mahaia desagertu da, eta horren ordez atril eta aulki ergonomiko bat jarri dira gela guztietan. Etorriko diren birmoldaketen eredu bezala, Lehen Hezkuntzako maila bakoitzean gela bat gure metodologiara egokitzen diren baliabideak (lurzoru teknikoa, pilatu ahal diren aulkiak, arbela sortzen diren mahaiak…) dituzte, eta hauetatik ikasle guztiak pasatuko dira. Gainera, liburutegia eta musika gela balio-aniztasun gelak bihurtu ditugu. 

biblioteca elregato

Aldaketa hauen helburua, gure ikasleak euren ikaskuntzaren protagonistak izatea, eta praktikaren bidez eta talde lanaz ikastea ahalbidetzen duten leku egokiak eratzea da. Horretarako, espazioak gela barruan egiten den lanari moldatuta daude (bai taldean, bai bakarka lan egiteko), erraz mugitzen diren altzariak dituzte, espazio txiki anitzetan bihurtzeko aukera dute

aulasnuevas elregato

Gainera, lanen 2. Faseko parterik handiena amaituta dago, eta bakarrik falta da kotxe-toki zaharreko birmoldaketa, hurrengo hilabeteetan egingo dena.

obras elregato

Bestaldetik, profesional berriak gure gelak sendotuko dituzte, sostengu gelako pertsonala, IKTko profesionala, 4. lerroaren eboluzioa dela eta irakasleen handitzea… bezala

Azkenik, erregutzen dizuegu barkatzea ikasturte berrirako egokitzapeneko lehen egun hauetan sor daitezkeen aldaketa eta atzerapenengatik. 

Logo Q